lunes, 2 de noviembre de 2020

 Nabarnizeko asteburuak egitasmoa. 2020ko udazkena.

        Une honetan, beharrezkoak diren prebentzio-neurriei buruzkoa, argitaratuta delarik, normaltasun berri baterako trantsizioa egiteko Planaren 3. fasea gainditurik, beharrezko gertatzen da jarraibide berriak ezartzea, Euskal Autonomia Erkidegoan garatu beharreko jarduera nagusiak bideratzeko eta, horrela, gurera ekarrita, “Nabarnizeko Asteburuak”en antolaketan kontuan hartzeko.

OMEk funtsezko lau osagai zehaztu ditu trantsizioak kudeatu eta prebentzio-neurriak modulatzeko. Horietako bat “gizarte eta portaera-ikuspegiak” dira biztanleriaren konpromisoa ziurtatzeko. Trantsizioan zehar eman beharreko erantzunaren ezinbesteko habeetako bat da. 

Ideia hori gure eremura ekarriz gero, bizi izan dugun osasun-krisiaren ostean Nabarnizeko komunitateko kide guztien erantzukidetasuna eskatzen du kutsatze-arriskuak minimizatzeko eta herriko egunerokotasuna berreskuratu ahal izateko. Krisi horrek, ezbairik gabe, guztion esfortzua eta konpromisoa eskatuko dituzten ondorioak ekarriko ditu.

“Nabarnizeko Asteburuak” ekimeneko jarduerak Nabarnizeko Ludotekak eta Probalekuak osotzen duten espazioan garatzea proposatzen da. Arrazoi nagusia beronek eskaintzen duen espazio zabala, aireztatzeko erreztasuna, estalia izatea eta ondo argiztatuta egotea da.

 

EKIMENAREN HELBURU OROKORRAK

 

        "Nabarnizeko Asteburuak” ume eta gaztetxoentzako dohaineko gune bateratzaile bat izatearen beharrizana betetzeak eskatzen duen dinamizazioa garatzea, beti ere COVID-19ren eraginpean egoteko arriskuari aurre egiteko prebentziorako neurriak kontuan hartuta.

 

·    Zerbitzuaren jarduera orokorrerako ildoak proposatu eta bere garapena koordinatzea, beti ere Nabarnizeko Udaleko ikuskaritzapean.

 

·      Ume eta gaztetxoen euren interesetatik programatutako izaera ludiko, izaera didaktiko eta kulturarteko izaerako ekintza sozio-hezigarrietan parte hartzea sustatu.

 

·   Ume eta gaztetxoengan berdintasuna, elkartasuna, tolerantzia, ingurugiroarekiko errespetua, kultur jarduera, etab. bezalako jarrera positiboak sustatzera bideratutako ekintzak garatzea. 

 

·         Izaera irekiko ekintzen eta talde ekintzen garapenaren bitartez gaztxoen eta beraien inguruarekiko elkar-harremanetarako beharrezko tresnak eman.

 

·     Ume eta gazteen arteko edo/eta herriko bizilagunen arteko komunikazio, koordinazio eta parte-hartzeak bermatzeko bateragune izan.

 

·      Aisialdian Euskararen erabilera sustatzea.

 

·      Zerbitzua kudeatzea eta dinamizatzea COVID-19ren eraginpean egoteko arriskuari aurre egiteko prebentziorako neurriak kontuan hartuta.

 

COVID-19REN ERAGINPEAN EGOTEKO ARRISKUARI AURRE EGITEKO PREBENTZIORAKO NEURRIAK.


Osasun-krisiaren egungo egoera dela eta, osasun publikoaren ikuspuntutik COVID-19ren prebentzio eta kontrol-neurri batzuekin jarraitzeko beharra sortzen da, geldialdiaren ondoren kultura eta aisialdiko jarduerara itzultzeko.


Horregatik, beharrezkoa da “Nabarnizeko Asteburuak” ekimenean COVID-19ren eraginpean egoteko arriskuari aurre egiteko prebentziorako planbat diseinatzea, pandemiak 2020ko udazkenean izango duen bilakaeraren ziurgabetasunarekin batera bizitzeko beharrari lotuta, inplikatutako eragileek adostuta.


2020ko udazkeneko “Nabarnizeko Asreburuak” ekimenean hasieran, plangintza bat egin behar da, pandemiari aurrea hartzeko eta hura kontrolatzeko behar diren neurriei eutsi eta eguneratzeko.


Ekintzak garatzeko gunea, probalekua eta ludoteka kasu, ingurune segurua izan behar du umeentzat, gurasoentzat, gazteentzat eta langileentzat. Prebentzio, higiene, osasun eta segurtasun-neurri batzuk ezarri behar dira, bai eta babes berezikoak ere COVID-19ren arriskua ahalik eta gehien murriztuz.


Neurri horiek hartzeko, erabiltzaileen kide-talde bakoitzaren ezaugarriak hartuko dira kontuan nagusiki, eta aforoaren arabera egokituko dira.


Era berean, erabiltzaileen harrera “Nabarnizeko Asteburuak” ekimenaren hasieran zaindu beharreko funtsezko alderdia izango da, batez ere egoera fisiko, emozional edo sozial ahulenak dituzten erabiltzaileentzat, eta COVID- 19rekin lotutako estigmatizazio-egoerak saihesten saiatuko gara.


Hemen jasotako neurriek iraunkorrak izan behar dute eta mantendu egin behar dira COVID-19 prebenitzeko eta kontrolatzeko behar den denbora guztian, gaixotasuna prebenitzeko txerto eta/edo tratamendu eraginkorra izan arte.


Badira hainbat ekintza, oro har, SARS-Cov2-ren transmisio arriskua nabarmen murrizten lagun dezaketenak. Ekintza horiek bost lerrotan bil daitezke:

 

1. 1,5 metroko segurtasun-tartea mantentzea pertsonen artean. Oinarrizko neurria da, infekzioa transmititzen duten arnas-tanten eremutik kanpo egoteko. Tanta horiek hitz egitean edo doministiku edo eztul egitean sortu eta zabaltzen dira.

 

2. Maskarak erabiltzea eta arnas higienea. Arnas higieneari dagokion arloan sartzen da infekzioa ez barreiatzeko maskarak erabiltzea, pertsonen artean hurbiltasun handiagoa dagoenean eta pertsonen arteko segurtasun-distantzia gutxienez 1,5 metrokoa izatea ezinezkoa denean. Doministiku edo eztul egitean, maskara erabili ezean, garrantzitsua da erabilera bakarreko zapiak erabiltzea ahoa eta sudurra estaltzeko, edo, bestela, ukondoa tolestea.

 

3. Eskuen higienea. Neurri garrantzitsua, eskuek gainazaletatik birusa transmititzeko duten gaitasunagatik. Urarekin eta xaboiarekin egin daiteke, baita soluzio hidroalkoholikoekin ere. 

 

4. Garbiketa, desinfekzioa eta aireztapena. Sarritan garbitu eta desinfektatu behar dira pertsonekin kontaktuan dauden gainazalak. Aldian-aldian eta egokiro aireztatzea ere oso faktore garrantzitsua da espazio itxietan kutsatzeko arriskua murrizteko.

 

5- Kontaktu-kopurua murriztea. Mugatu egin behar da talde-jardueretan parte hartzen duten pertsonen kopurua. Ahal dela, jarduerak talde txikiagoetan egin behar dira, talde egonkorrak osatuz eta segurtasun-tartea mantenduz haien artean.


Prebentziorako, behar-beharrezkoa da erabiltzaileen eta langileen zein Kiroleku-barrutiko higiene-neurriak areagotzea.


Bai erabiltzaile txikienekin, bai norberaren garbiketarako autonomia mugatzen duen desgaitasunen bat dutenekin, kontuan hartuko dira dokumentu honetan geroago aipatzen diren berariazko ohar batzuk.


Bereziki zainduko da materialen garbiketa eta desinfekzioa. Era berean, espazioaren aireztapen naturala areagotuko da, barruko airea berritzen laguntzeko, ahal den neurrian kanpoko airearekin lan eginez.


Norbera babesteko neurriak zein instalazioak garbitzeko prebentzio-neurriak “Covid-19ren aurrean, Laneko arriskuen prebentziorako neurriak” Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak argitaratutako dokumentuan jasota daude: https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/koronavirusa_coronavirus/eu_def/adjuntos/prebentzio_neurriak_ikastetxeetan_e.pdfnaiz eta hezkuntza formalerako idatzita egon, Ludoteka bezalako izaerako hezkuntza ez formaleko eremuan ere aplikatzea gomendagarria da, gazteen eguneroko ohitura berriekin ere bat egiteko.


Beharrezkoa den jarduera guztietan, arriskuaren aurrean segurtasun-maila handituko da banakako neurrien bidez; la erabiltzaileen ngileen eta eskura jarriko dira: gel hidroalkoholikoa eta paperezko zapiak banagailuetan, maskarak eta, behar izanez gero, eskularruak, mantalak edo buzoak kasu berezietan.


Azpimarratu beharra dago “Nabarnizeko Asteburuak” ekimeneraegunero bertaratzen diren lagun guztiek ondoko sintomen –edo ondoko sintoma hauetako batzuen- agerpena zaindu beharko dutela: 37,2 gradutik gorako sukarra, eztul idorra, eztarriko mina, arnasa hartzeko zailtasuna, usainik edo dastamenik ez izatea. Horrelakorik sumatuz gero, etxean gelditu eta beren osasun-zentrora deitu beharko dute.


Aipatutako Prebentzio Neurrien dokumentuan kontuan hartu beharreko hainbat alderdi jorratzen dira, hala ekipamenduari eta higieneari, urruntzeari, espazioen erabilerari eta sarbideari buruzkoak, nola norberaren higienerako eta instalazioen garbiketarako neurriei buruzkoak. Baina horiez gain, garrantzitsua da kontuan hartu beharreko beste alderdi batzuk ere azpimarratzea.


Aurrez azaldutakoa kontuan hartzeaz gain, ekintza garatuko den guneak gel hidroalkoholikoa izango du eskuak garbitzeko eta desinfektatzeko, bai eta erabili eta botatzeko materiala baztertzeko ontzi edo paperontzi espezifiko bat ere (paperezko zapiak, kasu). Beharrezko materiala dagoela ziurtatuko da: erabili eta botatzeko zapiak, maskarak, eskularruak, tapa eta pedala duten ontziak, garbitzeko eta desinfektatzeko materiala eta produktuak, soluzio hidroalkoholikoak, etab.


Maskara erabiliko da, ekainaren 9ko 21/2020 Legegintzako Errege Dekretuan (prebentzio- eta higiene-neurriei buruzkoa) 6. artikulua ezarritakoaren arabera. Populazio osasuntsuarentzat gomendatutako maskara higienikoa izango da, eta ahal den guztietan berrerabilgarria.


Maskararen erabilera zuzena azaldu behar da, gaizki erabiltzeak transmisio-arrisku handiagoa ekar baitezake.

 

Ludotekan higiene-neurriak betetzea erraztu behar da osasunerako hezkuntza-estrategien bidez eta erabiltzaileentzako kartel eta seinaletika atseginen bidez, neurriak betetzea errazteko.


Oro har, arau orokor gisa, prebentzio eta higiene-neurriek “Covid-19ren aurrean, Laneko arriskuen prebentziorako neurriak” dokumentuan ezarritako jarraibideak hartu beharko dituzte aintzat.


Hala ere, “Nabarnizeko Asteburuak” jarduera antolatzeko, garrantzitsua da kontuan hartu beharreko alderdi batzuk azpimarratzea, batez ere pertsonen arteko distantzia errespetatzen saiatzeko, kontaktuak eta pilaketak mugatzen saiatuz.


·      Jardueran parte hartzen duten guztiek musukoa erabili beharko dute (honetarako salbuetsiak daudenak ezik).

 

·      Sarrera eta irteera ordenatuta eta, behar izanez gero, txandakatu beharko dira, pilaketak saihesteko. Horretarako, begiraleek koordinatuko dute sarrera eta irteera.

 

·      Sartzerakoan gel hidroalkoholikoa erabiliz eskuak garbituko dira eta jardueraren garapenean zehar ere eskuak maiz garbituko dira.

 

·      Ahalegina egingo da erabiltzaileek ekintzak garatzeko gunean egiten dituzten joan-etorriak ahalik eta gehien murrizteko.

 

·      Sarreran eta inguruan batzar edo bilera jendetsuak saihestuko dira ahal dela.

 

·      Mahaiak, aulkiak eta oroar jarduera garatzeko erabiltzen den material guztia aurretik eta ostean garbituta eta desinfektatuta egongo da.

 

·      Aforo mugatua dela eta “Nabarnizeko Asteburuak” ekimenean parte hartzeko aurretiaz izena ema beharra egongo da. Hau inskripzio ordena zorrotzean izango da eta dagokion astelehen guztietan zabalduko da aste horretako ostiralerarte.

 

·      Izen-ematea larunbata eta iganderako izango da. Talde berdina izango da asteburu osorako. Hori https://nabarnizekoasteburuak.blogspot.com bloggean egongo den lotura baten bitartez egingo da. Ume bakoitzeko inprimaki bat bete beharko da. Aforoa bete ostean izena ematen dutenek hurrengo asteburuan lehentasuna izango dute.

 

·      Ostiral arratsaldean (edo aurretiaz aforoa betetzen bada) email bitartez baieztatuko da partehartzea edo hurrengo astebururako lehentasuna.

 

Izena emateko hemen klikatu

 

  Nabarnizeko asteburuak egitasmoa. 2020ko udazkena.           Une honetan, beharrezkoak diren prebentzio-neurriei buruzkoa, argitaratuta de...